Oihane Anduezak bere lehenengo eleberria aurkeztuko du

Guaixe 2023ko urt. 27a, 12:46

Otsailaren 3an, ostirala, 'Visible, in-visible' nobelaren aurkezpena izanen da Lakuntzan. Idazlearekin batera Víctor Mesanza eta Galder Orobengoa egonen dira.

Haurrendako bi liburu publikatu ondoren Oihane Andueza Imirizaldu idazle lakuntzarra nobela bat publikatu du: Visible, in-visible. Errealitatearen subjektibotasuna azaleratzen duen nobela bat da, eta errealitatea eta fikzioaren arteko joko bat proposatzen du. Otsailaren 3an, ostirala, 19:00etan, Lakuntzako udaletxeko batzar aretoan liburuaren aurkezpena eginen dute eta Anduezarekin batera Víctor Mesanza eleberriko irdui eta musikaren egilea eta Galder Orobengoa zuzentzaile eta prozesuaren lekukoa izanen dira. Aurkezpena gaztelaniaz izanen da.

Erlazionatuak