Gai edo pertsonaiaren bat aukeratu eta Lakuntzako lagun taldeak otsailaren 18an, larunbata, eguerditik aterako dira mozorrotuta kalera. Aurten, gainera, irudimena gehiago astindu beharko dute mozorro lehiaketa antolatu dutelako; mozorroa desfile batean erakutsiko dute, plazan. Parte hartzaile guztiek saria izanen dutela esan dute.
Astearte ihotean, otsailaren 21ean, zatamarroak izanen dira herriko jaun-andre eta jabeak. Zatamarroen dantza egin ondoren, zigorrak banatzen ariko dira. Zirikatzeko lakuntzarrek Zatamarro begi gorri, urtian behin etorri esanen diete eta zigorra ez jasotzeko lasterka ibili beharko dira.
Lakuntzako ihoteetako egitaraua
Otsailak 18 larunbata
- 13:00 Salda eta txaranga, plazan.
- 13:30 Desfilea eta mozorro lehiaketa, plazan. Parte hartzaile guztiendako saria egonen da.
- 15:00 Bazkari autogestionatuta, kultur etxean.
- Bazlondoan, txaranga eta mozorro lehiaketaren sari banaketa.
- 17:30 DJ Inaxio, plazan.
- 21:00 Zezensuzkoa.
Otsailak 21 asteartea
- 17:00 Txokolatea eta musika, plazan.
- 18:30 Zatamarroen dantza, plazan.
Bitartean, zatamarroak aterako dira. - 19:00 Sardina jana, plazan.
- 20:30 Zezensuzkoa.