Muga Zero taldearen abesti berria

Guaixe 2023ko api. 4a, 14:50
Muga Zero taldearen 'Amen' bideokliparen une bat.

Talde lakuntzarrak 'Amen' abestiaren bideoklipa kaleratu du.

Muga Zero talde lakuntzarrak zortzi abestiz lehenengo diskoa kaleratu du. Fisikoki erosteko aukera dago, baita Interneteko plataformetan entzuteko aukera ere. Bestetik, diskoaren kaleratzarekin batera lehenengo abestiaren bideoklipa mustu zuen martxoaren 31n ere: Amen. Bideoklipean Lakuntzako laukotea ez ezik, herriko jendea ateratzen da eta Ziordiko Amarauna gune autogestionatuan grabatu zuten. SKTS Design Audiovisual Products-en lana da.