Lakuntza Sakanako Mungimendu Sozialistaren topagune

Guaixe 2023ko api. 17a, 11:33
2021ean Altsasun egindako Euskal Herriko Gazte Topaketa Sozialistako une bat. GEDAR.EUS

Apirilaren 22an, larunbata, ibarreko Kontseilu Sozialistak, GKSk, Ikasle Abertzaleak-ek eta Itaiak Sakanako Mugimendu Sozialistaren eguna ospatuko dute Lakuntzan.

Iraultzaren norantza lelopean, Sakanako Mugimendu Sozialistaren eguna eginen dute Kontseilu Sozialistak, Gazte Koordinadora Sozialistak, Ikasle Abertzaleak-ek eta Itaia-k Lakuntzan. Hitzaldia, bazkaria, boxeo eta kick boxing ikuskizuna eta kontzertuak izanen dira. Eguneko ekimen guztietarako sartzeko bonoak 18 eurotan eros daitezke eta boxeo eta kick boxing ikuskizunerako eta kontzertuarako sarrerak 8 eurotan, Olaztiko Klinkerren, Altsasuko Arkangoan eta Lezean, Etxarri Aranazko Xapateron, Lakuntzako Sorginaken eta Irurtzungo PIkuxarren.

Sakanako Mugimendu Sozialistaren egunaren egitaraua
Apirilak 22 larunbata

12:00, kultur etxea

  • Hitzaldia: Komunismoa eta Euskal Herriaren askatasuna: nazio auzia eztabaidagai.

14:30, frontoia

  • Bazkaria

17:00, frontoia

  • Boxeo eta Kick Boxing ikuskizuna.

19:00, Biltoki gaztetxea

  • Bassagain Sound System.

22:00, frontoia

  • Kontzertuak: Muga Zero, Istilu eta Boot Boys.

02:00, Biltoki gaztetxea

  • DJ Morti.