Euskarari arnasa ematen

Guaixe 2023ko api. 19a, 09:43

Iñigo Orella Altzueta, Andra Mari Ikastola; David Oroz Alonso, Sakana Mank, eta Josu Reparaz, NIE. @NAFARROA_OINEZ

Apirilaren 29an, larunbata, 'Eman Arnasa Gureari' Euskara eta Hezkuntza jardunaldia antolatu dute Andra Mari ikastolak Nafarroa Oinezen barruan eta Sakanako Mankomunitateak, Lakuntzako kultur etxean.

Nafarroa Oinez antolatzen ari den Andra Mari Ikastolaren eta Sakanako Mankomunitatearen lankidetza hitzarmenari esker, apirilaren 29an, larunbata, 9:15etik aurrera, Eman Arnasa Gureari mahai ingurua antolatu dute Lakuntzako kultur etxean. Euskara eta hezkuntzaren inguruko solasaldia "interesgarriak" izanen dira.

Jardunaldian bi mahai inguru izanen dira: alde batetik, euskararen arnasguneen erronkak non euskara eta bere erabilera arnasguneetan izaten ari den bilakaera aztertu eta estrategiak eztabaidatuko dituzten. Bestetik, Nafarroan D eredua arnasberritzen deitutako mahai ingurua izanen da: euskara eta euskal kulturaren transmisioa ardatz duen hezkuntza ergilea izanik, Nafarroa Garaian D ereduak mugaz eta sarez gaindi duen errealitatea, topatzen dituen oztopoak eta sor daitzeken aliantzak eta sinergiak aztertuko dituzte.

Sakanako Mankomunitatearen edo Nafarroa Oinezen webguneetan eman daiteke izena, apirilaren 28ra arte, ositrala.

Eman Arnasa Gureari jardunaldia
Apirilak 29 larunbata
Lakuntzako kultur etxea

09:15 Harrera

09:30 Mahai ingurua: Euskararen arnasguneen erronkak.

  • Parte hartzaileak:
    • Kike Amonarriz Gorria, soziolinguista eta Topaguneko lehendakaria.
    • Garikoitz Goikoetxea Etxeberria, UEMAko teknikaria.
    • Idurre Eskisabel Larrañaga, kazetaria, irakaslea eta Euskararen Kontseiluko idazkari orokorra.
  • Moderatzailea: Alberto Barandiaran Amillano, kazetaria, idazlea eta euskara teknikaria.

11:00 Atsedena.

11:30 Mahai ingurua: Nafarroan D Eredua arnasberritzen.

  • Parte hartzaileak:
    • Josu Reparaz Leiza, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria.
    • Nora Salbotx Alegria, Amaiurko Eskolako zuzendaria eta maistra.
    • Agurne Gaubeka Erauskin, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria.
  • Moderatzailea: Iñigo Orella Altzueta, Andra Mari ikastolako zuzendari pedagogikoa.

13:00 Ondorioak eta talde argazkia.

Erlazionatuak