Zabalarte elkarteak antolatuta ekainaren 11n, igandea, XVIII. Lakuntza Aralar Mendi Lasterketa jokatuko da, 09:30etik aurrera, Lakuntzako plazatik. Bi ibilbide izanen dira: luzeak 26 kilometro ditu eta 1200 metroko desnibela, eta Atazartik gora Guardetxera heldu eta handi gora Irumugarrietara, 1430 metrora, iristen da. Desaotik eta Pagomaritik Arangunera jaitsiko da eta handik Lakuntzara. Ibilbide laburra hamahiru kilometrokoa da eta 640 metroko desnibela du, eta Atazartik gora Guardetxeraino iristen da eta bertatik Larluzgainera egiten du, Etxaaltxetatik Arangunera joateko, eta herrira jaisteko. Bestetik, 08:30ean abiatuko den martxa ez lehiakorra antolatu du Zabalartek ere, lasterketaren kontrako norabideal. Lasterketarekin Sustrai Eraikuntza Fundazioa lagunduko du mendi taldeak.
Izena ematea dagoeneko zabalik dago herrikrosa.eus webgunean.