Zaintzak erdigunean jartzeko jardunaldiak

Guaixe 2023ko ira. 6a, 11:13

Sakana zaindu gertutik jardunaldien materiala prest. @BERDINTASUNAS

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Sakanan zaindu gertutik jardunaldiak antolatu ditu irailaren 20an eta 21ean, asteazkena eta osteguna, Lakuntzako kultur etxean.

Sakanako Berdintasunerako planaren bizitzaren jasangarritasunerako itun berriaren barruan zaintzaren gaia lantzearen beharra eta zaintza lanari balioa ematearen beharra agertzen dela azaldu du Oihana Gallo San Roman Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikariak Beleixe irratian. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Berdintasun Institutuaren bidez ere zaintzen aldeko itunak programa martxan jarri du, eta Sakanako Mankomunitateak ituna urrian sinatzeko konpromisoa hartu zuen, "sinatu aurretik garrantzitsua iruditzen zitzaigun kontzeptua jendarteratzea, definitzea, zaintzaz hitz egiten dugunean zertaz ari garen azaltzea". Hortaz, sentsibilizatzeko eta informazioa emateko Sakanan zaindu gertutik jardunaldiak antolatu ditu Mank-ek irailaren 20an eta 21ean, asteazkena eta osteguna, 16:15etik 19:30era eta 16:30etik 19:00etara, hurrenez hurren, Lakuntzako kultur etxean. Informazio gehiago eta izena ematea sakana-mank.eus webgunean.

Sakanan zaindu gertutik jardunaldiak

Lakuntzako kultur etxea
Irailak 20 asteazkena

16:15 Harrera eta materialen banaketa.

16:30 Sarrera hitzaldia: Zaintzek erdigunean, zertaz ari gara?

  • Zaintza lanak ikuspegi feministatik lantzeko Emagin elkarteko Miren Arangurenen hitzaldia.

17:15 Eraldaketarako esperientzia I:

  • Beteberri-Buruntza eskualdeko zainketen diagnostikoa, Emagin elkarteko Miren Arangurenen eskutik.
  • Usurbilgo zaintze ekosistema, Matia Istitutuko Erkuden Aldazekin eta Agurtzane Solabarrieta Mesa Usurbilgo alkatearekin.

18:00 Atsedenaldia.

18:15 Eraldaketarako esperientzieak II:

  • Berriozar zaintza ardatz, Amaia Zalba Berriozarko Udaleko Berdintasun teknikariaren eskutik.
  • Tranversalizando una perspectiva de cuidados en la acción municipal del Ayuntamiento de Amurri, Aradia kooperatibako Delicia Aguado Pelaez eta Patricia Martinez Garciaren eskutik.

19:15 - 19:30 Ondorioak.

Irailak 21 osteguna

16:30 Nolakoak dira zaintzen duten herriak eta eskualdeak? mahai ingurua: Zaintzarako arkitekturak, Hiri Duinak-eko Amaia Albeniz eta Koldo Telleria eta Irati Mogollon soziologoa.

18:00 Atsedenaldia.

18:15 - 19:00 Zaintzaren pedagogia: Nora Salbotx Alegriarekin, Amaiurko Eskolako zuzendari eta maistra, Hik Hasi talde pedagogiko kidea eta landa eskoletan aditua eta pedagogo formatzailea.

 

Erlazionatuak