Bigarren eskuko liburu bat da Azpimarrak eleberriaren abiapuntua, eta aurretik elkar ezagutzen duten bi pertsonaia dira protagonistak, Selva eta Andreu. Nerea Balda Sanjuan lagun batek kontaktutako anekdota batean oinarritu zen istorioa sortzeko. Narrazioak Ramiro Pinilla lehiaketa irabazi zuen, eta idazleak argitaratutako bigarren liburua da. Irailaren 28an, osteguna, 18:30ean, irurtzundarrak Azpimarrak liburuaren aurkezpena eginen du, Lakuntzako Pertza elkartean.