Arropei bigarren aukera bat emateko eta hondakinak murrizteko joskintza tailerrak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuak eta Erabilik, Nafarroako Gobernuko Hondakinen Funtsak finantzatuta. Ikastaroak Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitzan izanen dira, Uriz kalea 32 zenbakian, eta doakoak izanen dira. Info.hondakinak@sakana-mank.es epostan edo 674 144 144 zenbakian eman daiteke izena.
Guztira, joskintza bost tailer antolatu dituzte: Patchwork, haurrendako joskintza sortzailea, sormenezko josipasadak, josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi eta estanpazioa familian.
Joskintza tailerrak
Lakuntzako Sakanako Mankomunitateko egoitzan
Urriak 17 asteartea
17:00 - 19:30
Patchwork.
Urriak 24 asteartea
16:30 - 18:30
Joskintza sortzailea haurrentzat (8 - 12 urte).
Urriak 31 asteartea
17:00 - 19:30
Sormenezko josipasadak.
Urriak 7 asteartea
17:00 - 19:30
Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi (bakoitzak bere josteko makina eraman dezake).
Azaroak 14 asteartea
16:30 - 18:30
Estanpazioa familian, adin guztietarako.