Mank-eko hondakin zerbitzuak arroparen kontsumoaren gaiaren inguruan kontzientzia piztu nahian joskintza tailer eta ekimenak antolatu ditu. Gaur izango da lehenbizikoa Mank-ek Lakuntzan duen egoitzan, Patchwork, eta asteartero bat eskainiko da urrian eta azaroan zehar. Sakanako hainbat herritan ere "arropa trukatu, konpondu eta eraldatu" ekimena antolatu da. Irakasle lanetan Alazne Juaniz izango da.