Energia berriztagarrien komunitatearen inguruko bigarren bilera

Guaixe 2023ko urriaren 12a

Urriaren 17an, asteartea, Energia Berriztagarrien komunitatea sortzeko bigarren bilera izanen da, Lakuntzako kultur etxean.

Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko bigarren bilera eginen du Sakanako Garapen Agentziak urriaren 17an, asteartea, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean. Bileraren helburuak Energia Berriztagarriak sortzeko prozesua eta egutegia, eskualderako energia proiektuen aukerak eta energia proiektuetarako ideia zaparra da izanen dira. Informazio gehiago proiektuak@sakanagarantzen.com helbidean eska daiteke, edo Sakana Garatzen-eko webgunean ikus daiteke.