Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua ezagutzen

Guaixe 2023ko urr. 12a, 14:14

Dani Echavarri Manjon Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzuko orientatzailea Urdiaingo Tipi Tapa taldearekin. ARTXIBOA

Urriaren 18an, asteazkena, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak martxan jarri duen herritarrak aktibatzeko eta jarduera fisikoa bultzatzeko programaren aurkezpena eginen dute, Lakuntzako jubilatuen etxean.

Sakandarrak aktiboagoak bihurtzeko helburuarekin duela hiru urte Sakanako Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua martxa jarri zuen Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak, eta urriaren 18an, asteazkena, 18:15ean, zerbitzuaren aurkezpena eginen dute Lakuntzako jubilatuen etxean.