Zabalarte egunean mendira

Guaixe 2023ko urr. 16a, 08:35

Urriaren 21ean, larunbata, Lakuntzako mendizale taldearen eguna ospatuko dute.

Zabalarte Eguna Lakuntzako txokoak ezagutzeko "modu bikaina" dela esan dute mendizale taldetik, izan ere, urriaren 21ean, larunbata, ospatuko duten egunean Lakuntzako ganbelen ibilbidetik joanen dira, 08:30ean, plazatik abiatuta. Ondoren, egunari amaiera borobila emateko bazkaria eginen dute Lakuntzako Pertza elkartean. Bazkarirako Ogi Berrin eman daiteke izena, hamar eurotan.