Ilbeltzaren 19an hasiko dira San Saastinak

Guaixe 2024ko urt. 15a, 09:34

2023ko Lakuntzako danborrada San Saastin festetan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 19tik 21era ospatuko dituzte Lakuntzako neguko festak. Ilbeltzaren 16an, asteartean, festen motorrak berotzen hasteko musika eskolaren kontzertua izanen da.

Ilbeltzaren 20an San Sebastian edo San Saastin sainduaren eguna da. Lakuntzan egun handia izanen da, eta haren omenezko festak ospatuko dituzte ilbeltzaren 19tik 21era, ostiraletik igandera. Besteak beste, 19tik 20ra gauerdian eginen duten Danborrada izanen da ekitaldirik nagusienetarikoa etaFestaroren eskutik eta Guaixe Fundazioarekin elkarlanean zuzenean ikusteko aukera izanen da. Ohikoa izanen da ere San Saastin ermitara eginen duten erromeria eta Piperropil txapelketa ere. Asteburuan zehar neguko festak ospatzeko hainbat ekimen gehiago izanen dira, tartean kintoen Alkate dantza, erraldoiak, dantza emanaldiak, kontzertuak eta abar. Ilbeltzaren 16an, asteartea, 17:30ean, San Saastin musika eskolaren kontzertua izanen da kultur etxean.

Piperropil txapelketan parte hartzeko ilbeltzaren 19an, ostiralean, 17:30ean, Piperropilak udaletxean jasoko dira, eta ondoren, 19:00etan, txapelketa izanen da. Lehiaketara hiru piperropil aurkeztu beharko dira, eta epaimahaiak piperropilaren itxura (forma, tamaina eta kolorea), zaporea eta testura baloratuko du.

Ilbeltzaren 19an, ostiralean, 19:00etan, Danborrada txiki eginen dute, eta aurretik bi entsegu deitu dituzte: ilbeltzaren 15ean, astelehena, eta 18an, osteguna, 19:00etan, kultur etxean.

Festak iraun bitartean Lakuntzako autobus geltokia Sakanako Mankomunitatearen egoitzaren aurrean egoneon da, eta herrigunea oinezkoendako izanen da. Haurtxokoa gune lasaia izanen da, txikienak eroso eta gustura egoteko lekua, udaletik jakinarazi dutenez. Bestetik, San Saastin festen aurrekontua 12.000 eurokoa izan da. 

Lakuntzako 2024ko San Saastin festak

Ilbeltzak 16 asteartea

17:30 San Saastin musika eskolaren kontzertua, kultur etxean.

Ilbeltzak 19 ostirala

18:00 Txupinazoa eta Zarata txarangaren kalejira, eta danborrada txiki, plazan.

18:00 - 21:00 Haurtxokoa.

18:30 Txokolatada.

19:00 Piperopil txapelketa.

19:30 Buruhandiak.

20:00 Road to Marte Xabier Artiedaren eta Marteren musika eta antzerki ikuskizuna, plazan.
Auzatea

20:30 Zezensuzkoa, plazan.

00:00 Danborrada, plazan.

Ilbeltzak 20 larunbata

07:00 Aurora.

11:00 San Saastin ermitara erromeria, plazatik.

12:00 Meza, San Saastin ermitan.
Ondoren, auzatea Lakuntzako Pertza Elkarteak eskainita, ermitan.

16:30 - 19:30 Puzgarriak, Behar Zana frontoian.

17:00 - 21:00 Haurtxokoa.

18:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia, plazan.

19:00 Alkate Dantza, plazan.

20:00 Auzatea.

20:00 - 22:00 Iratzar erromeria taldearekin dantzaldia, plazan.

20:30 Zezensuzkoa, plazan.

22:00 Gazte gunea: afari autogestinoatua, musika eta fotokola.

23:00 Ganibet taldearen kontzertua, Biltokin.

00:00 - 02:00 Iratzar erromeria taldearekin dantzaldia, plazan.

Ilbeltzak 21 igandea

11:30 eta 13:00 Haize Txikiak banda & Abesbatza kontzertua. Sarrerak: 3 euro (Haize Berriak Bandarendako), kultur etxean.

12:30 Lakuntzako erraldoiak, plazan.

13:00 Auzatea.

18:30 Irantzu Gonzalez dantza eskolako Lakuntzako dantzarien emanaldia, kultur etxean.

19:30 Buruhandiak, plazatik.

20:00 Zezensuzkoa, plazan.