Jose Mari Arza Bergerandik eta Javier Andueza Artiedak festen hasierako etxajua piztuko dute 18:00etan. Biak ere Lakuntzan kirolaren sustapenean lan handia egindakoak dira. Arza herri kirolei bulkada ematen aritzen da eta, horregatik, Sakanako Mankomunitateak ibarreko kirolari onenak saritzeko ekitaldian aipamen berezia eman zion abenduan. Andueza, berriz, Lagun Artea futbol taldearen alde lanean ari da. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak Kirol Merituari Zilarrezko Domina eman zion azaroan.