Bi kinto egun Lakuntzan

Guaixe 2024ko ots. 6a, 11:07
Lakuntzako kintoak San Saastin egunean. ARTXIBOA

Otsailaren 12an eta 13an, astelehena eta asteartea, Lakuntzako kintoek kaleak hartuko dituzte.

Hamaboskote batek osatzen du aurtengo Lakuntzako kintada: Maider Miranda Martinez, Nerea Askarai Lanz, Amets Allam Catarain, Arhane Zubeldia Etxanobe, Bakarne Arregi Sainz, Leire Urtasun Ruiz, Bidane Ayucar Arcauz, Andrea Lacalle Olasagarre, Gorka Senar Rekalde, Ander Cocera Cercadillo, Elayne Valverde Felix, Oihan Escudero Ganboa, Unai Sanchez Iriarte, Aimar Apaolaza Gaztelu eta Nerea Mayo Razkin. Otsailaren 12an eta 13an, astelehena eta asteartea, izanen dira haien kinto ospakizunak. San Saastin festetan alkate dantza dantzatzen izan ziren.

2024ko Lakuntzako kintoen egitaraua

Otsailak 12 astelehena

10:00 Kintoak eta kinto gazteak, baserritarrez jantzita, plazan elkartuko dira. Trikitilarien eta bonboaren laguntzaz kinto eskeari ekinen diote. Enpresatan eta herrian.

12:00 Gosaria, kinto zahar baten etxean. Ondoren, kinto eskea.

15:00 Bazkaria.

18:00-21:00 Kinto eskea.

21:00 Afaria.

24:00 Tolosako inauterietara.

Otsailak 13 asteartea

11:00 Gosaria, kinto zahar baten etxean. Ondoren kinto eskea.

15:00 Bazkaria. Ondoren, poteoa.

22:00 Afaria.

23:30 Altsasuko inauterietara.