Gai edo pertsonaiaren bat aukeratu eta Lakuntzako lagun taldeak otsailaren 10ean, larunbata, eguerditik aterako dira mozorrotuta eta kalejira eginen dute. Astearte ihotean, otsailaren 13an, zatamarroak izanen dira herriko jaun-andre eta jabeak. Zatamarroen dantza egin ondoren, zigorrak banatzen ariko dira. Lakuntzarrek Zatamarro begi gorri, urtian behin etorri esanen diete zigorra ez jasotzeko, baina lasterka ibili beharko dira.
Lakuntzako ihoteetako egitaraua
Otsailak 10 larunbata
13:00 – 15:00 Eztanda txaranga.
13:00 Auzatea, plazan.
13:30 Mozorroen kalejira, txarangarekin.
15:00 Bazkari autogestionatua, kultur etxean. Izena ematea: udaletxean.
17:30 – 20:30 Jo Ta Txo taldearekin musika, plazan.
20:30 Zezensuzkoa.
Otsailak 13 asteartea
17:00 Txokolate jana eta musika, plazan.
19:00 Sardina jatea, plazan.
Arratsaldean zehar, Zatamarroak: Zatamarro begi gorri, urtien behin etorri!