Lakuntzako Herri Eskolaren eguna

Guaixe 2024ko eka. 3a, 12:31

Lakuntzako Herri Eskolan sortutako Zarata Txarangak eskolako festan parte hartuko du. UTZITAKOA

Ekainaren 8an, larunbata, Lakuntzako Eskolako festa ospatuko dute.

Ikasturtea amaitzear dagoela, Lakuntzako Herri Eskolak bere festa ospatuko du ekainaren 8an, larunbata, 11:00etatik aurrera, Lakuntzako Udalak, Lakuntzako eskolako guraso elkarteak, Herri Eskolak, Atracciones Sanzek eta Herri Eskolan sortutako Zarata txarangak antolatuta. Besteak beste, herri kirolak, entzierro txikia, tailerrak eta jolasak, kalejira, bazkaria, puzgarriak, musika eta auzatea eta zezensuzkoa izanen dira.

Bazkarirako txartelak ekainaren 5era arte salgai egonen dira eskolako sarrera eta irteera, 5 eurotan.

Lakuntzako Herriko Eskolako festa 2024

Ekainak 8 larunbata

11:00 Herri kirolak: ikasle, irakasle eta familien arteko lehia.

11:30 Entzierro txikia: eraman zezentxoa, prestatu egunkaria eta korrika egiteko prestatu.

12:00 Tailerrak eta jolasak: Aurpegiak eta azkazalak margotu, txapak, henna... Sakanako Eskola Publikoen pankarta margotuko dute ere.

13:15 Talde argazkia, eskolako atariko eskaileretan. Ondoren, Zarata txarangarekin kalejira. Norberaren erraldoiak eta buruhandiak eramateko deia luzatu dute.

14:30 Bazkaria, eskolako frontoian. Ondoren, postre dastaketa eta Bingo Musikatua (sariak egonen dira).

16:00 Puzgarriak, Atracciones Sanzen eskutik, frontoian.

18:00 Musika eta auzatea, plazan.

20:30 Zezensuzkoa.