Lakuntzako plazan estalpea eraikitzeko lanak aurki hasiko dira. Hori jakinaraztearekin batera, Lakuntzako Udalak zenbait ohar zabaldu ditu. Estalpeko lanak egiten diren bitartean plaza inguruko kaleak trafikora zabalik egonen dira. Bakarrik Sansaastin festetarako itxiko da herri erdigunea trafikora. Bestetik, udalak jakinarazi du lanengatik autobusak ez dira markesina parean geldituko, udaletxe parean baizik. Azkenik, Lakuntzako Udalak jakinarazi du festetan plaza ez dela erabilgarri egonen, eta, beraz, egitarauari ongi erreparatzeko eskatu du.