Lakuntzako Udalak jolas parkea berritzeko parte hartze prozesua egin zuen joan zen urtean. Haren bidez lakuntzarrek ametsetako parkea diseinatu zuten. Ilbeltza erdialdean proiektua gauzatzen hasi da. Alde batetik, futboleko ateak tokiz aldatu dira, lehen parkearen luzera hartzen zuen bien arteko espazioak, orain zabaleran daude. Bestetik, enpresa batek 30 metro luze den tirolina jarri du. Udalak harengatik 6.726, 32 euro ordaindu ditu. Kolunpio berriari beharrezko zimentazioa egin ondoren dagoeneko erabilgarri da.
Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, udaberrian parkea egokitzeko proiektuko lan gehiago eginen dira. Horiek definitzeko lantalde bat sortuko du.