Mendi lasterketak

Lakuntza-Aralar, topera eta giro ederrean

Guaixe 2025eko ekainaren 2a

Zabalartek prestatutako dortsal guztiak agortuta jokatu zen mendi lasterketaren hogeigarren edizioa

Sakandar ugari animatu zen proba motzean eta luzean parte hartzera. "Lehertuta, baina gustura" iritsi ziren helmugara. Ander Jauregi eta Garazi Sanpedro, lasterketa luzean, eta Beñat Katarain eta Lola Oiarzabal, motzean, izan ziren txapeldunak.