Hatortxurock 30

Hatortxurockerako atzera kontua hasi da

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

Uztailaren 14tik aurrera egunero auzolana eginen dute Lakuntzan. 

Uztailaren 24tik 27ra ospatuko da azken Hatortxurock jaialdia, Lakuntzan, eta uztailaren 14tik aurrera auzolana deitu dute; 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara izanen dira lanak, eta deialdiak Lakuntzako kultur etxean eginen dira eta otorduak ere bertan bermatuko dira. Lanerako eta eguzkiaz babesteko arropa egokiarkein joateko deia egin dute antolakuntzatik.