Larretak Donostiako Udalaren Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du

Guaixe 2025eko abenduaren 18a

Emma Larreta aurretik ere jaso izan ditu aitortzak. ARTXIBOA

Udalak emandako aitortza ilbeltzaren 19an jasoko du.

Hiriari aparteko zerbitzuak eman dizkioten edo ematen jarraitzen duten pertsona edo erakunde donostiarrei udalak aitortza egiteko modua da Hiritar Merezimenduaren Domina. Herritarrek udalari 54 proposamen egin dizkiote. Bozeramaileen Batzordeak haiek aztertu ondoren heldu den urtean aitortza hori bost pertsonari ematea erabaki du. Erabakia orain udalbatzak osoko bilkuran berretsi beharko du.

2026an Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko duenen artean dago Emma Larreta. Larreta Genero eta minusbaliotasun hezitzailea, mentorea eta idazlea da. InVISIBLESen sortzailea. Gune horretan, gazteak dira ardatz, eta jarrera positiboak sustatzen dituzte gizonen eta emakumeen artean; ilusioa etorkizunean, tratu ona eta balioekiko konpromisoa. Larretak, halaber, genero-indarkeria jasan duten emakumeei laguntzen die BIDEAN taldearen bitartez, non askori laguntzen dien beren buruarekiko ilusioa eta segurtasuna berreskuratzen. Gainera, Así soy y me quiero bezalako tailerrak dinamizatzen ditu, parte hartzen dutenen autoestimua eta hazkunde pertsonala eraldatzen dutenak.

Erlazionatuak

Bizitzea, oinarrizko xedea

Erkuden Ruiz Barroso aza 25 Lakuntza