Hizketan

"Zezensuzkoa aste batez atera eskatu zidaten, baina aste hori 22 urtetan bihurtu da"

Maider Betelu Ganboa 2026ko urtarrilaren 19a

Lakuntzako sansastinak ilbeltzaren 16an hasi ziren, zezensuzko eramaileen eskutik. Suziria piztu zutenen artean Nourdine Jdi Baba zegoen, azken 22 urtetan zezensuzko eramaile dena. 

Nourdinek oso argi du, "zezensuzkoarena, ardura handia duen lana da". Nolanahi ere, festetaz gozatzeko aukera aprobetxatuko du. "Sansaastinak abuztukoak baino festa politagoak dira niretako, eta lakuntzar askorendako".