Lehen zezensuzkoaren eramaileak, Juanjo Burillok irakurritako testuarekin eta Gora sansaastin! oihuarekin hasi ziren aurtengo sansaastinak, zezensuzko gainontzeko eramaileak balkoian zirela, azken 22 urteetan ardura duen Nourdine Jdi tartean. Danborrada txikiaren eta Zarata txarangaren doinuen ostean piperropil txapelketa hasi zen. Hamalau hautagaien artean Lourdes Sotok eta Laura Luisek irabazi zuten. Giro ederrean ospatzen ari dira sansaastinak, eta ilbeltzaren 20ko danborradaren, erromeriaren eta Alkate Dantzaren ostean despedituko dira.