Larretak Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso du

Guaixe 2026ko urtarrilaren 21a

Emma Larreta Donostiako alkate Jon Juaristiren eskutik jaso zuen aitortza. IRUTXULOKO HITZA

Alkateak omenduen “trebetasun profesionala eta giza eskuzabaltasuna” nabarmendu zituen. 

Donostiako Udalak 2026ko Hiritar Merezimenduen Dominak banatu zituen asteartean, ilbeltzaren 20an. Sei domina banatu zituen udalak eta haietako bat Emma Larreta lakuntzarrak jaso zuen. Larreta genero eta minusbaliotasun hezitzailea, mentorea eta idazlea. InVISIBLESen sortzailea ere bada. Gune horretan, gazteak dira ardatz, eta jarrera positiboak sustatzen dituzte gizonen eta emakumeen artean; ilusioa etorkizunean, tratu ona eta balioekiko konpromisoa. Larretak, bestetik, genero-indarkeria jasan duten emakumeei laguntzen die BIDEAN taldearen bitartez, non askori laguntzen dien beren buruarekiko ilusioa eta segurtasuna berreskuratzen. Gainera, "Así soy y me quiero" bezalako tailerrak dinamizatzen ditu, parte hartzen dutenen autoestimua eta hazkunde pertsonala eraldatzen dutenak.

Erlazionatuak

Bizitzea, oinarrizko xedea

Erkuden Ruiz Barroso 2025 aza 25 Lakuntza