egitaraua

Mozorroak eta zatamarroak Lakuntzan

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

2025eko Lakuntzako hiri inauteriak. ARTXIBOA

Otsailaren 14an, larunbata, hiri inauteriak ospatuko dituzte Lakuntzan, eta 17an, astearte inauteri egunean, zatamarroen eguna izanen da. Gainera, astelehenean mozorro tailerra antolatu dute. 

Bi inauteri egun izanen dituzte Lakuntzan: otsailaren 14an, larunbata, hiri ihoteak izanen dira eta lakuntzar kuadrillak mozorro originalenekin aterako dira kalera eta otsailaren 17an, astearte inauteri eguna, kantak dioen bezala, urtean behin etorriko dira zatamarroak. Otsailaren 16an, astelehena, 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako mozorro tailerra antolatu dute, udaletxean. 

2026ko Lakuntzako inauteriak 

Otsailak 14 larunbata

13:00 Auzatea eta musika, plazan.

15:00 Bazkari autogestionatua, kultur etxean.

18:30 – 21:30 Oixani DJ, plaan.

20:30 Zezensuzkoa.

Otsailak 16 astelehena

17:00 Mozorro tailerra, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, udaletxean.

Otsailak 17 asteartea

ZATAMARROAK
Zakuz jantzita doaz, gerrian joarea daramate, aurpegia trapu batez estalia eta buruan txano bat daramatzate; zenbaitek koloretako zintekin apainduta. Eskuan zigorra eramaten dute, eta zatamarro begi gorri, urtian behin etorri! kantatzen dutenen atzetik doaz.

17:00 Txokolate jana eta musika, plazan.

19:00 Sardina jatea, plazan.
Arratsaldean, zatamarro begi gorri, urtien behin etorri!