Lakuntzako ihote azokan, denetatik

Guaixe 2026ko otsailaren 16a

Denetariko pertsonaiak bildu ziren ihote festan: azoka postukoak, Zumalakarregi eta Napoleon, zingaroak, Las Vegaseko ezkongaiak, Cupidoak, jekeak, lamiak, pilotariak eta bestelako denetariko fauna. 

Eguraldi petralari aurre eginez, gustura ospatu zuten ihote festa. Astearte ihotean zatamarroak herriko kaleen jabe egingo dira.