Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak jakinarazi duenez, Lakuntzako etxeetako ur kontagailuak aldatzen hasiko dira. Uur kontagailu berriek ur kontsumoen irakurketa telematikoa egiteko aukera emanen dute. Lanak Ciaqua, Gestion del integral del agua enpresak eginen ditu. Enpresak bere egiteko hori bihar, asteartea, otsailak 24, hasiko du. Horrekin batera, Mank-eko Ur Zerbitzuak uraren sarea sektoretan banatzeko lanak eginen ditu. Horrek, besteak beste, ur ihesak antzemateko aukera emanen dio.