Futbola

Nafarroa, sorpresa ematear

Guaixe 2026ko martxoaren 2a

Nafarroa txapeldunordea izan da, merezimendu handiz. Tartean, Unai Zubiria lakuntzarra. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

UEFA-ko Erregioen Kopako azken fasean Nafarroak Katalunia faboritoa mendean hartu zuen, Unai Zubiriaren gol bat tarteko, baina Kanariar Irlekin jokatutako final handian erori egin zen 

Nafarroako afizionatuen futbol selekzioak historia egin du. UEFA-ko Erregioen Kopako azken fasera edo lauko finalera sailkatu zen Nafarroa, eta asteburuan jokatu zuen azken fasea Terrassan. 

Finalerdietan Kataluniako selekzioaren kontra jokatzea tokatu zitzaion Nafarroari. Kataluniarrak ziren faborito, are gehiago etxean jokatuta, baina Nafarroak sorpresa eman zuen eta garaipen sendoa lortu zuen, 2-4 irabazita. Unai Zubiria jokalari lakuntzarra izan zen lehen gola sartu zuena, buruz. 

Galizia irabaztetik zetorren Kanariar Irlak taldea izan zen Nafarroaren arerioa igandean jokatutako final handian. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, eta, azkenean, Kanariar Irlak irabazi zuen, 0-1. Nafarroak aukerak izan zituen, baina ez zituen aprobetxatu. 

Nahiz eta galdu, egindakoarekin “oso harro” sentitzen da Nafarroa. Kanariar Irlak taldea zoriondu, eta Europan jokatuko den UEFA-ko Erregioen Kopan “hoberena” opa diote Kanariar Irlak taldeari. 

Erlazionatuak