Nafarroako VI. Liburuaren Azokaren baitan Bi ahotsetan literatura topaketak liburutegietan zikloa antolatu dute, eta tartean ekainaren 3an, asteazkena, 18:00etan, Lakuntzako liburutegian Jon Miranderen inguruko Mirande arazo ala gu? solasaldia eginen dute Irati Jimenezek eta Mikel Sotok. Egun eta ordu berean, Nerea Balda irurtzundarra eta Castillo Suarez alsasuarra Leitzako liburutegian izanen dira Nola idatzi poemak eta narrazioak instagramen garaian solasaldiarekin.