Gaitz baten ondorengo errehabilitazio prozesua aurrera egiten ari da Irati Tadeo. Baina horretarako baliabideak behar ditu eta horiek lortzeko zozketa solidarioa martxan jarri dute. Zozketan parte hartzeko txartelak euro batean daude salgai daude honako establezimenduetan: Iruñeko Sanduzelai auzoko Saioa fruta dendan eta Errotxapeako Cenner errehabilitazio zentroan; Irurzunen Suteken; Lakuntzan Sorginak Taberna, Ogi Berri, Aliprox eta Nerea ile-apaindegian; Arbizun kiroldegian eta Anastasio harategian; Altsasun Bi Lur tabernan, Altsasu kirol elkartean eta Liburunda liburu-dendan eta Ziordian Kixkur ile-apaindegian.
Guztira 30 sari baino gehiago zozketatuko dira ilbeltzaren 3an. Zozketa Lakuntzako futbol torneoan eginen da. Irabazleek mota askotako opariak jasotzeko aukera izango dute. Zehazki honakoak: Goñi tailerraren bonua, PortAventura World parkerako sarrerak, Donostian itsasontzi bidaia, Bi Lur jatetxean afari bikoitza, Jon Arretxeren liburuak, Rotxabikes maillot eta txalekoa, Theram Fisioterapiaren saioak, Alearen produktu lotea, Borda jatetxearen opari bonua, BRU eta BNU Health Center bizikletarako poltsak, farmazia produktuak, Sorginak tabernaren balea, Neregantxen opariak, Rocopoliserako bi sarrera, Nerea eta Kixkur ile-apaindegien produktu loteak, Maria Eugenia arraindegiaren balea, Conservas del Reynoren lotea eta Xota taldearen lotea. Ekimenak Sakana Group-en eta Lagun Artea Kirol Elkartearen babesa jaso du.