Creative Commons Aitortu-Partekatu

2011ko ekainaren 27tik aurrerako guaixe.eus-eko testuak lizentzia honekin daude babestuak: Creative Commons Aitortu-Partekatu, cc-by-sa. Iritzigileek, erantzunetan mezua uzten dutenek, argazkiak igotzen dituztenek... edozer bidaltzen dutela ere, lizentzia hau esleitzen diotela onartu behar dute.

Hala ere, guaixe.eus-ek ez ditu salbuespenak baztertzen eta, gertatzen badira, testu horiek argitaratzen direnean argi zehaztuko da hori. Jarri gurekin harremanetan kontaktu orriaren bidez hemen argitaratu nahi dituzun testuak salbuespen horien artean sartu behar direla uste baduzu. Blog komunitateko blog bakoitzak du jabe bat eta salbuetsita daude guaixe.eus-eko lizentziapetik.

CC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa testuei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia.