Ergoienako udaletxearen parean, Intxaurreta kalean piztuko dute sua bihar iluntzean. Karrikako aldamenak izanen dira hura piztuko dutenak. Haren gainean saltatuko dute eta ondoan afalduko dute. Garai batean herriko zazpi karriketan egiten ziren suak. Esaerak ere bazituzten: purrin San Juan edo ipurdin San Juan. Eta haien ondoren beste esaldi batzuk etor zitezkeen: salero pepe; Unanuko tripotak lehertzeko; Etxarriko tripotak lehertzeko; Lizerraakuek aungi izeteko; Lizerrakuek aungi atiatzeko; subiek ez piketzeko; ergun idiyek ez ozka itteko; tximitxek ez pikatzeko; arkokosuek ez pikatzeko; zorriyek eta partzak hiltzeko…