Ostatuko lanak martxan

Guaixe 2018ko azaroaren 17a

Lizarragako ostatua egiteko lanak.

Lizarragako Kontzejuak bultzatuta, medikuarena zen etxea gizarte etxe edo ostatu bihurtzeko lanak martxan dira. Lastailaren erdialdean hasi ziren eta ilbeltzean despeditzea aurreikusten da. Mustu, berriz, Aste Santurako mustu nahi lukete. Beheko solairuan ari dira taberna eta denda jartzeko lanak egiten. Lanek 100.000 euroko aurrekontua dute eta erdia Europako Landa Garapenerako programaren bidez pagatuko dira. Lan horiek despedituta, Lizarragako Kontzejuak “herritarrei zerbitzua eta bizia eman nahi die”.




Erlazionatuak