Gaur, azaroaren 23an, 19:30ean, Euskaraldiaren hasiera ekitaldian berriz abestuko dute.
1. Noiz sortu zen abestia?
Kanta nik, beste hainbat pertsonekin batera, sortu nuen. Haurrekin kantatzen genuen. 1970ko hamarkadako kontu bat da, ikastolen hasiera horretan hasi ginen. Garai horretan umeek ez zeukaten gaur egun euskararekiko daukaten egoera. Askoz hotzagoa. Euskara bultzatzeko zerbait egitea komenigarria zen. Batez ere etxean eta zentroetan erabiltzeko animatu behar genuen jendea. Orduan hasi ginen, nahiz eta erdal girotik sortu, pixkanaka euskaraz egiten. Giro euskalduna egin genuen eta aste-bukaeratan ateratzen ginen.
2. Zergatik da berezia abestia?
Gure hizkuntza euskara zen, eta euskaraz egin behar genuen. Gure jatorria hor zegoen. Eta euskaraz egin behar genuen. Interesagarria iruditu zitzaigun kantaren bidez jendea eta haurrak euskaraz egitera animatzea. Kanta goxoa zen. Asko kantatu genuen, baina ez bakarrik orduan, hainbat ikastoletan musika irakasle izan nintzen eta kanta honen jatorria eta esanahia bultzatu nuen.
3. Lizarragara iritsi zen.
Lizarragan arazo berdina zegoen eta orduan haurrekin hareman handia neukan. Beti esaten zidaten kantu polit bat ekartzeko eta Gure hizkuntza kanta hori erakutsi nien. Asko gustatu zitzaien.
4. Noiz abesten zen?
Herri kanta bat da. Edozein kanta egiten dugunean beti lehenengoa ateratzen zen. Kantaren bidez giro polita sortzen zen. Herrietako giroa sortzen zen.
5. Nola berreskuratu duzue?
Orain dela denbora gutxi Lizarragakoek galdetu zidaten ea gogoratze nintzen kanta hartaz. Nola ez nintzen gogoratu behar! Eta horrela hasi ginen pixka bat bueltak ematen eta berriz grabatu diet.
6. Aitzakia Euskaraldia izan da.
Euskaraldirako egingo zutela komentatu zidaten nola egin behar zuten eta laguntzeko prest nengoela esan nien. Giro polita sortzen zen eta elizan ere kantatu izan dut abesti hori. Lizarragan nik uste ez direla inoiz ahaztu kantaz. Zorionez euskararen egoera Nafarroan aldatu da, eta ekitaldirako polita izango zela ikusi zuten.
7. Beraz, Euskaraldiaren hasiera ekitaldean abestuko duzue.
Merezi duen momentu bat da. Lizarragan haur asko ez dago, adineko jendea dago gehien bat eta euskaldunak dira. Erdaraz ez dira ongi moldatzen. Gazteek indarrarekin hartu dute euskara. Gure hizkuntza da. Betikoa. Gainera, Lizarragako euskara bada berezia.
8. Kanta ikasteko zerbait antolatu duzue?
Ostiralean Lizarragara joango naiz eta entsegu bat egingo dugu atera baino lehen. Kantak lau estrofa ditu eta bi estrofa eginez gero kantatzen da denon artean. Lizarragan banatzen zuten estrofaka eta nik esan nien hobe zela binaka egitea. Ez da galduko, ez, utzi bakean / euskara bizirik dagoen artean. Lizarragan kanta oso ondo dakite eta talde handia dago kantatzen duena. Han egongo naiz. Denon artean giroa sortuko dugu.
9. Instrumenturen batekin abestu behar da?
Gure ahotsa da instrumenturik onena, hala ere, nik gitarra eramango dut. Giro berezia sortzen da gitarrarekin. Baina, bestela, herri kanta bat da eta ondo eta lasai abestu behar da. Instrumentua baina garrantzitsuagoa da kantak esaten duena ondo entzutea. Eta behar den bezala kantatzea. Gure kantarekin giroa sortzea da garrantzitsuena.
10. Zein da doinua?
Kanta alaia eta polita da. Esanahia handia duena.
11. Eta gaur egungo egoerari egokitzen zaiona.
Bai. Askotan esaten ziguten Nafarroa Garaian dena politizatzen genuela. Esatea ere. Kanta garbia da, txukuna eta erraz kantatzekoa.