Udazkeneko festak hemen dira

Guaixe 2018ko aza. 23a, 14:13

San Klemente ospakizuna izanen da asteburuan Lizarragan. Eta haiei astearteko jubilatuen eguna gehitu behar zaie. Lau egunetako ospakizunak, beraz, lizerratarrak eta bisitariak elkartu eta giro onean pasatzeko. Jan-edanak ez dira faltako. Gaurko afarian 40 bat elkartuko dira. Biharkoan, berriz, ehunen bat. Eta, ondoren, dantzaldiaz gozatuko dute. Aurreko urtean bezala, Arleze egunean aukeratutako balkoi politenaren lehiaketako sarituaren argazkia du festen kartel iragarlea. Aurten Bakotxeniek izan du balkoirik politena.

Egitaraua
Azaroak 23, ostirala
12:30ean Meza nagusia.
19:30ean Tipoteue: Lizerrako ardi tripota eta Euskaraldiaren hasiera ekitaldia, frontoian.
22:00etan Herri afaria elkartean. Ondoren, Tokan2LaPolla.

Azaroak 24, larunbata
12:00etan Kalejira Amalur taldearekin.
14:00etan Auzatie.
15:00etan Herri bazkaria, Azi Iturri elkartean.
17:30ean Haur eta helduendako herri kirolak. Ondoren, txokolate goxo-goxoa.
19:30ean Dantzaldia Iratzar taldearekin.
22:00etan Herri-afaria, frontoian.
00:00etan Dantzaldia Iratzar taldearekin.

Azaroak 25, igandea
12:00etan Kalejira Amaiur taldearekin.
13:00etan Meza nagusia.
14:00etan Auzatea eta dantzaldi txikia, auzoan.
16:30ean Haurrendako tailerrak.
17:30ean Mus eta briska txapelketa, Azi Iturri elkartean. Sariak, Errigorako saskiak.

Azaroak 27, asteartea. Jubilatuben egune
13:00etan Meza.
14:30ean Jubilatuen bazkaria.

Erlazionatuak

"Lizarragan ez dute inoiz kanta ahaztu"

Eneida Carreño / Erkuden Ruiz 2018 aza 23 Lizarraga