Sainduaren irudia herrian bederatziurrenerako izan ondoren, hura hartuta bihar berriro mendirako bidea hartuko dute lizerratarrek. San Adrian ermitaren ondoan ospatuko dute eguna, eta handik jaitsita herriko zortzikoa dantzatuko dute plazan. Etzi txikienak izanen dira protagonistak. Zortea probatu nahi duenak igandean, dantzaldi garaian, zozketarako txartelen bat erosteko aukera izanen du, herriko produktuen loteak eta Bargazpi tabernan bi pertsonarendako afaria zozketatuko dituzte. Kontzejuarena den taberna izanen da aurtengo festetako berritasuna. Astelehenean goizetik musika animazioa izanen da eta herri afariarekin despedituko da eguna. Hari sintonia Joselu Anaiak taldeak jarriko dio. Egun horrekin 34. urtez ariko Lizarragan jotzen Araiako taldea.
Egitaraua
Garagarrilak 15, larunbata
- 10:30ean Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera.
- 13:00etan Meza mendian.
- 17:30ean Kalejira Amalur taldearekin.
- 18:30ean Menditik jaitsiera.
- 19:00etan Auzatea alkatearen etxean.
- 19:45ean Lizarragako zortzikoa plazan eta 2018an jaiotako haurrei festetako zazpia ematea.
- 20:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.
- 22:00etan Herri afaria plazan.
- 24:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin.
Garagarrilak 16, igandea
- 12:30etik 14:30era Puzgarriak eta tandem.
- 13:15ean Meza eta Amalur taldearekin kalejira.
- 16:30etik 19:30era Haurrendako puzgarriak eta tandem.
- 19:00etan Auzatea plazan.
- 19:30etik 22:30era Dantzaldia Luzianorekin.
Garagarrilak 17, astelehena
- 11:00etan Gosaria plazan.
Goizean zehar Iñaki Bizkai akordeoilaria ariko da. - 15:00etan Kuadrillen bazkari autogestionatua.
- 19:00etan Auzatea eta dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, plazan.
- 21:00etan Herri-afaria plazan.
- 23:30ean Gaupasa Joselu Anaiak taldearekin.