Lizarragako Kontzejuak herriko etxeetan banatutako ohar baten bidez jakinarazi du aurten ez dela San Adrian festarik izanen. COVID-19 gaitzak sortutako pandemiak beharrezko segurtasun neurriak bermatzea ezinezko egiten dio kontzejuari eta, horregatik, lizerratarren hobe beharrez ospakizunak bertan behera geldituko dira.
Lizarragako ospakizunen egutegia inauteriek zabaldu zuten. Haiei lekukoa hartzekoa ziren San Adrian festak. Baina hurrengo ospakizunaren zain gelditu beharko dute lizerratarrek: Harleze eguna, agorrilaren 15ean izanen dena. San Klemente eguna, azaroak 23, aurten astelehena da, beraz, aurreko asteburuan udazkeneko festak izanen dituzte Lizarragan. Gainera, sanmigeldarrak eta sanmartindarrak ere euren ospakizunetarako elkartuko dira.