Lizerratarrak, Lizarragako Kontzejuak eta Azi Iturri txokoa elkarteak bat egin dute Korrika laguntzeko. Hurrengo lau asteburuetarako egitaraua prestatu dute elkarrekin. Bi hitzaldi, kantu afaria eta laster egin aurretik, gorputza epeltzeko salda banatuko dute. Hurrengo bi larunbatetan izanen diren hitzaldietan Korrikaren aldeko kantu afarirako txartelak salduko dituzte Azi Iturri Txokoa elkartean. Txartelak 20 eurotan eskuratzeko aukera izanen da.
Egitaraua
- Martxoak 12, larunbata
19:30 Jon Hernanen Lizarragako aditza hitzaldia Azi Iturri elkartean. Ondoren auzatea. - Martxoak 19, larunbata
20:00 Migel Navarroren Euskal dantzak eta Lizarragako zortziko dantza hitzaldia. Azi Iturri Txokoa elkartea.
21:30 Korrikaren aldeko kantu afaria. Azi Iturri Txokoa elkartea. - Martxoak 27, igandea
17:30 Korrika txikia. Ondoren, txokolate jana. - Apirilak 2, larunbata
03:00 Salda beroa denondako. Azi Iturri txokoa elkartea. Ondoren kilometroa laster egitera Zarapiko zubira.