Lizerratarrak 22. Korrikarako prestatzen bi asteburu daramate. Jon Hernanek Lizarragako euskara eta aditzaren inguruan inguruko hizkerekin alderatu zuen Azi Iturri elkartean hilaren 12an eman zuen hitzaldian. Aste bat geroago, toki berean, hitza hartu zuena Migel Navarro izan zen eta Euskal dantzak eta Lizarragako zortziko dantza hizketa gaia landu zuen. Ondorengo afarian dantza ez dakigu, baina kantuan aritu ziren lizerratarrak. Laster egiteko kilometroa lizerratarrek Zarapiko zubian dute. Apirilaren 2an, larunbatean, 03:00etan elkartean hitzordua jarri dute salda beroa hartuta 22. Korrika parte hartzera joateko.