Lizarragako mozorraldia

Guaixe 2023ko ots. 14a, 11:52
2022ko Lizarragako ihoteak. ARTXIBOA

Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte Lizarragako ihoteak.

Lizarragako elkartean elkartu eta kalez kale ibiliko dira mozorrotutakoak. Herri bazkarian elkartuko dira eta, bazkalondoren, kalejirarekin jarraituko dute. Bazkarirako tiketa otsailaren 13ra arte, astelehen, eros daitezke 25 eurotan helduak eta 12,5 haurrak, elkartean.

Lizarragako ihoteetako egitaraua

  • 13:00 Mozorroak elkartean bilduko dira.
  • Ondoren, herritik buelta emanen dute.
  • 14:30 Herri bazkaria, elkartean.
  • 17:30 Elkartetik atera eta herritik zehar buelta emanen dute.