Bost urteko epeko kontzesioa despedituta, eta legeari jarraituz, Lizarragako Kontzejuak Bargazpi Etxea taberna-jatetxearen kudeaketa emateko deialdia egin zuen. Kontzejuak bi eskaintza jaso zituen eta haiek aztertu ondoren, Bargazpi gaur egun kudeatzen dutenen alde egin du. Aldeek kontratua sinatu ondoren, sei hilabeteko probaldia izanen dute kudeatzaileek. Hori gaindituta, kontratua hiru urterako izanen da, beste bi luzatzeko aukerarekin. Lizarragako Kontzejutik jakinarazi dutenez, ostalaritza zerbitzuaren ordutegian aldaketak izanen dira. Honako ordutegia izanen du Bargazpik: astelehenetik ostegunera itxita, ostiraletan 17:00etatik 24:00etara, larunbatetan 09:00etatik 24:00etara eta igandeetan 09:00etatik 21:00etara.