egitaraua

Mozorro kalejira Lizarragan

Guaixe 2025ko ots. 24a, 07:21

2024ko Lizarragako ihoteak. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean, larunbata, ospatuko dituzte ihoteak Lizarragan.

Mota guztietako pertsonaiak izanen dira martxoaren 1ean, larunbata, Lizarragan. Ihoteak ospatzeko elkartean elkartuko dira eta, ondoren, herriari buelta emanen diote. Bazkariaren ondoren, elkartetik atera eta buelta emanen dute berriz ere herritik. Bazkarirako txartelak elkartean eros daitezke, 25 eurotan helduak eta 13 eurotan haurrak, otsailaren 24a baino lehen.

2025eko Lizarragako ihoteak

Martxoak 1 larunbata

13.00 Elkartean elkartu, herritik buelta emateko.

14:30 Bazkaria, elkartean.

17:30 Elkartetik atera eta kalejira.