Lizarragako pisuak mustu dituzte

Guaixe 2026ko martxoaren 9a

Tabernaren gainean egin ditu kontzejuak bi etxebizitzak. ARTXIBOA

Bi dira. 60 metro karratuko azaleran bi logela, komuna eta sukalde-egongela daude.

Lizarragako bigarrenez Trikitixa Festa hartu zuen larunbatean, martxoaren 7an. Ospakizuna baliatuta, Lizarragako Kontzejuak erabaki zuen alokatzeko egin dituen bi etxebizitzen ateak zabaltzea, herritarrei erakusteko. Izan ere, auzolan batzuk egindakoak dira lizerratarrak medikuaren etxea zena moldatzeko eta 60 metro karratuko bi pisu egiteko. 

Bi etxebizitza horiek alokatzeko deialdia egin du Lizarragako Kontzejuak. Baldintzen artean dago etxebizitza bakoitza alokatzen dutenen artean bat gutxienez Lizarragan erroldatuta egon behar duela. Gainera, alokatzerakoan, kontzejuak errenta baxuko pertsonen alde eginen du. Haietako batek balkoia du. Haietan interesa dutenek ergoiena.com webgunean dute informazioa. Eskabideak aurkezteko epea, berriz, martxoaren 13an despedituko da. Ergoienako udaletxean aurkeztu beharko da. Kontzejutik jakinarazi dutenez, "bada interesa duen jendea". 

Erlazionatuak