Festetan aniztasunaren aldeko deia zabaldu dute

Guaixe 2015ko uzt. 24a, 15:07

Sakanako festa guztietan bezala, aniztasunaren, errespetuaren, berdintasunaren eta diskriminazio ezaren aldeko mezua zabaltzen duen pankarta zintzilikatu da kultur etxean.

Migrazio, etorkinen inguruan izan ditzakegun aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruen aurrean hausnartzera gonbidatu dituzte olaztiarrak Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzutik, Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik eta Olatzagutiko Udaletik. Hamaika izateagatik sinesmenak, ohiturak edota kulturak denak pertsonak direla nabarmendu dute eta deia egin: festa giroan aniztasuna gozatu eta denek ongi pasatzeko.