Olatzagutiako Egibil harrobiak, Urbasakoa, Unescoren izendapena jaso du gaur. Horren adierazle da erabiltzen ez den harrobiaren zati batean iltzatu den urre koloreko iltzea. Haren bidez adierazi nahi da Olatzagutiako harrobia lurraren geologi historian “aparteko garrantzia” duen tokia dela.
Euskal Kostaldea Geoparkeko zientzia zuzendari Asier Hilariok esan digunez, lurrak 4.600 milioi urte ditu. Geologoek lurraren historia espezieen agerpen, desagerpen edo klima aldaketek utzitako arrastoen bidez zehazten dituzte. “Ikastolan ikasitako denbora geologikoko taula, mendian, harrobian isla du eta Olatzagutian tarte bat definitu da, Santoniensea, duela 86 milioi urtekoa”. Hilariok azaldu digunez, Unescoren izendapenarekin Egibil harrobia munduko geologoendako erreferente bat da.