Udala, bi zinegotziren faltan

Guaixe 2016ko mai. 27a, 13:24

Bi kargu uzteren ondoren, bederatzi zinegotzi beharrean zazpi daude: EH Bilduko 5 eta UPPko eta PSNko bana.

Olatzagutiko Udalak bi zinegotzi gutxiago ditu atzotik. “Arrazoi pertsonalak” argudiatuta EH Bilduko Patricia Fernandez Ganuza kargua utzi zuen. Aurreko legegintzaldian zinegotzi izan zen ere. Koalizioak bere ordezkoa proposatuko dio orain hauteskunde batzordeari.

Aurretik, apirilaren 28an, UPNko bi zinegotzietako batek, Oscar Alvarez Peonek kargua utzi zuen. Udal bilkura gelan GALek Angel Gurmindoren, Steinen, argazkia dagoela eta Alvarezek adierazi zuenez, “ezin dut zinegotzi izaten segitu etarra baten argazkia bizkarrean dudanean. Biktimak umiliatzea dela uste dut”. Aurreko legegintzaldian PPko zinegotzia izan zen. Erregionalistek oraindik ez dute ordezkorik izendatu.