Falstaff Olatzagutian

Guaixe 2016ko mai. 27a, 11:23

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean.

Tarima Beltza antzerki taldea fartsa batekin itzuli zen eszenara: Falstaff no cree en la otra vida. Heriotza eta hura naturaltasunez hartzeaz ari den obra da Olatzagutian jokatuko dutena. Ihote testuinguruan kokatua. Horregatik, pertsonaia guztiei berezko izaera emateko aktoreak aurpegi erdia estaltzen dieten maskarekin lan egiten dute, bestelako adierazkortasuna lortuz.

Francisco Javier Gil Diez-Condek idatzitako obra da, 1989an Eusko Jaurlaritzaren Francisco de Avellaneda saria jaso zuena. William Shakespearek Enrike IV. obran agertzen da Falstaff; erregearen sasiko seme Hal printzearen bufoi potoloa, lagun borrokazalea, festazalea, andrezalea. Tarima Beltzak emakumezko bihurtu du, Mari Muxarra. “Gaitz pila ditu, baina ez da hiltzen”. Herriko aberatsen alabaren laguna da. Hark amarekin ez du erlazio onik. Lagun mina, mutila, apaiza, horren zerbitzaria…
Mertxe Herrerak, Marta Diegok, Olibi Galparsorok, Eider Leozek, Nahikari Gonzalezek,  Juan Manuel Herrerok eta Pili Maldonadok jokatzen dute obra. Jon Barbarin da zuzendaria.

Erlazionatuak

Falstaff delako hori

Guaixe 2016 urt 29 Altsasu