Pintxo-poteak saria du

Guaixe 2017ko urtarrilaren 26a

Infernuerreka, Olatzagutiko tabernak biltzen dituen taldeak, urtea bete du. Eta sari emate baten berri emanez ospatu du. Izan ere, 2016 despeditzeko herriko produktuez betetako ikaragarrizko saskia zozketatu zuten pintxo-potean parte hartu zutenen artean. Sarituak Jaione Santamaria, Cristina Lanchares eta Izaro izan dira.

Taldeak segida izanen duela iragartzearekin batera, bere ordezkariek jakinarazi digute pintxo-pote eskaintza egiten segituko dutela. Horregatik, ostiralean 19:30etik 22:00etara Clinker, Erburua, Barandi, Aixeleku, Bujanda eta Agedi tabernetatik edo kafetegietatik pasatzeko gonbidapena luzatu dute. Pintxo-potea dela eta 2016an zehar hainbat sari banatu zituzten honakoek eskuratu zituztenak:  Rosa Ganuza, Xabier Grados,Lara Aldaz, Idoia Kintana eta Paco Galeano.

Loturak:
http://guaixe.eus/olazti/1453391860994
http://guaixe.eus/olazti/1458727602594